Jose Pablo Arriagak 'Harria gorde' erakusketa inauguratuko du Arretxinagan
Artista markina-xemeindarrak Harria gorde laneko piezak Markina-Xemeingo Arretxinagako ermitan jarriko ditu ikusgai. Inaugurazioa zapatuan [ekainak 3] izango da, 19:30ean, Arretxinagako ermitan bertan. Erakusketan, Arrigak gaur egungo munduaren desorekak islatu ditu, 14 instalazioen bitartez. Eta horiek guztiak Arretxinagako ermita barruan dauden harrien inguruan kokatu ditu. Arriagak berak jakitera eman duenez, ermitako santuak kendu egingo dituzte erakusketa amaitu arte; erakusketa irailaren 2ra arte egongo da ikusgai.
Erakusketagaz, munduak bizi dituen tentsioen aurrean, barruko sentimenduak kanporatu ditu artistak, eta ikusleari ezinegona eta gogoeta proposatzen dizkio.
Aurreratu duenez, Larrik (BRNKN) erakusketarako propio sortutako musikarekin eta Josu Eizagirre ondarrutarrak egindako bideo batekin zabalduko da zapatuko ekitaldia.