Datozen asteetan herrigunetik kanpo dauden auzoetako bizilagunekin batuko dira Markina-Xemeingo udal ordezkariak. Jakitera eman dutenez, urtero, urte hasieran egiten dituzten auzo batzarretan, basoetako egur ateratzeak direla eta udalean lantzen ari diren ordenantzari buruzko kezkak erakutsi zituzten auzo batzuetako bizilagunek.
Pinu ateratze ordenantza. Erabilera publikoa duten bideen aprobetxamendu berezia arautzeko ordenantzaren berrikustea izeneko ordenantzari buruzko kezkak hain zuzen
.
Zalantzak argitzeko asmoz, bilerak egingo ditu, beraz udalak, auzotarrekin. Hiru data zehaztu dituzte horretarako:
- Ekainak 3, zapatua.
Santutxuko Satzu landetxean, 12:00etan.
- Ekainak 11, domeka.
Barinagako Abadetxean, 12:30ean.
- Ekainak 18, domeka.
Larruskaingo elkartean, 12:30ean.