Sari banaketa gaur [ekainak 2] egin dute, Mendibarren frontoian, Tarine Udal Musika Eskolaren udaberriko emanaldia amaitu eta gero. Azaldu dutenez, lehiaketara 8 marrazki eta 23 ipuin aurkeztu dituzte. “
Parte hartzea bikaina izan da, eta lanen
maila ere oso altua izan da”. Epaimahaia Itziar Aramaiok, Maribel Aiertzak eta Alex Manzanok osatu dute. Euren iritziz, ez da lan erraza izan irabazleak aukeratzea. Ondokoak izan dira sarituak:
- Marrazkiak:
- 5-7 urte bitarteko saria: June Etxaniz
- 8-11 urte bitarteko saria: Elaia Gojenola
- Ipuinak:
- 8-12 urte bitarteko saria: Maialen Aldazabal
- 16 urtetik gorako saria: Izarra Aizpurua
Lau herritar horiek saritzeaz gain,
parte hartzaile guztiei diploma bana eman diete, eta datorren urtean lehiaketan parte hartzera animatu dituzte gainerako herritarrak. Halaber, gogora arazi dute aurtengo lehiaketara aurkeztu diren marrazkiak udaletxeko harreran egongo direla ikusgai datorren aste amaierara arte [ekainak 9].
Saridun guztiak, udal ordezkariekin batera, saria eskuetan dutela.
Tarinekoen emanaldiko momentu bat.
Tarineko musikariak, udaberriko emanaldian parte hartzen.
Tarineko kideak.
Tarineko irakasleak, emanaldia amaitu eta gero