LAB sindikatuak jakitera eman duenez, Joseba Goiogana Mendiguren 53 urteko marinel lekeitiarra hil da Nigeriako uretan lanean zebilela. Goioganak Kanadako Teekay enpresaren petroliontzi batean lan egiten zuen (enpresa horrek Madrilen –Espainia– ere delegazioa dauka); makinako lehenengo ofiziala zen. 20 urte zeramatzan enpresan lanean, eta datorren urtean erretiroa hartuko zuen.
Gertaeraren harira, lekeitiarrek familiari doluminak agertu eta
lan istripua salatzeko ekintzak egin dituzte asteburuan. Horrez gain,
martitzenean [ekainak 6] elkarretaratzea egingo dute Eskolapean, 11:00etan,
gehiengo sindikalak deituta. Mobilizazioak
Prekarietateari marra gorria! lelopean egingo dira.
Gaurko asanblada, Eskolapean.
Herritarrak, gaurko asanbladan.