9. biltzar nagusiko ondorioak aurkeztu ditu Lea-Artibai eta Busturialdeko LABek gaur [ekainak 2] Gernika-Lumon. Sindikatuak inoizko ordezkaritza handiena daukala eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabakoko bigarren sindikatua dela agertu dute ordezkariek. Halaber, “EAJ-k ontzat eman duen estatuarekiko menpekotasuna” salatzeko
mobilizazio gehiagoren beharra azpimarratu dute.
Horrez gain, Lea-Artibai eta Busturialde mailako aldaketak eta egoera ere azaldu dute sindikatuaren ordezkariek. Besteak beste, lekuko aldaketa eman da; orain arte
eskualdeko arduraduna izan den Aitziber Barandikak sindikatua utzi eta
Ion Basurko mutrikuarrak hartu du bere tokia.
Ezkerretik eskumara, Aitziber Barandika, Ion Basurko, Mari Karmen Aransolo eta Alexis Rodriguez.
Basurkoren taldekide izango dira
Ion Iñaki Alkorta Jobi Industria federazioan,
Xabier de la Maza abokatua,
Ramon Garaizar eta
Mari Karmen Aransolo zerbitzu publikoetan, eta
Alexis Rodriguez azaroa bitarte eta ekainetik aurrera
Bittor Peso zerbitzu pribatuetan.
Biltzar Nagusian aho batez onartu zen 2012-2017 urteetan egindako kudeaketa balantzea;
zuzendaritzako proposamenak %91,5eko babesa jaso zuen eta honekin ziklo bat bukatutzat eman zuten. Halaber, Ainhoa Etxaidek lekukoa pasa zieon
Garbiñe Aranbururi. Eskualdeko
18 pertsonek parte hartu zuten 9.Biltzar Nagusian, eta seik aurretik egon ziren nazio arteko mintegietan. Gasteizen bildutakoek kapitalismoari beste alternatiba bat badagoela aldarrikatu zuten, pertsonetan oinarritutako alternatiba, hain zuzen ere.