Joan den urtean bezala, aurten ere Kalatxorien populazioa kontrolatzeko kanpaina hasi du Lekeitioko Udalak. Teilatuetako habiak lokalizatzeko
herritarren kolaborazioa eskatu dute.
Maiatzetik uztailera egingo dute kalatxorien populazioa kontrolatzeko kanpaina, azaldu dutenez, sasoi horretan jartzen dituzte eta arrautzak kalatxoriek. “Bi bider jartzen dituzte arrautzak eta bi bider kendu behar izaten dira, batzuetan hiru ere bai. Kanpaina honen bitartez, habiak non dauden lokalizatu eta arrautzak kendu egiten dira kalatxori kopurua kontrolatu ahal izateko”.
Kalatxoriak moilan.
Lan hori egiteko, Lekeitioko Udalak
enpresa bat kontratatu du eta nahiz eta, gutxi gorabehera, habien zentsu bat egon, habiak lokalizatzeko herritarren laguntza ezinbestekoa dela azpimarratu dute. Beraz, etxeko teilatuan edo auzoko teilatuetan habiak dauden susmoa daukaten herritarrei, udaletxean haien berri emateko eskatu die Lekeitioko Udalak.
“Jakinarazpena udaletxera bertara etorrita edo
udala@lekeitio.eus helbide elektronikora mezu bat idatziz egin dezakete”, zehaztu dute.