Euriari aurpegi ona jarrita, umore onez eta gogotsu, egin zuten adin guztietako parte hartzaileek Markina-Xemeingo
Bera Kruz Ikastolak antolatutako II.Binke Trail Martxa.
300 lagun baino gehiagok egin zituzten 6 kilometroko ibilbide laburra eta 13 kilometroko luzea, oinez zein aringa-aringa.
II. Binke Trail Martxa-ko parte hartzaile batzuk Akarregira bidean.
Ibilaldi laburra aukeratu zuten gehienek, eta lehenengoan baino bizkorrago ibili ziren ibiltariak Akarregin gora eta behera. Irrifarra ahoan ailegatu ziren helmugara asko, eskutik edo lepotik oratuta beste batzuk, eta proba amatu izanaren gogobetetasunagaz guztiak.
II. Binke Trail Martxako partaideak.
Euriaren ondorioz, helmuga Zelaiaren beheko partean barik Plazabarripeko kioskoaren ondoan jarri behar izan zuten Bera Kruz Ikastolakoek. Ez zen parte hartzaileentzako ezelako ostoporik izan. Berdin-berdin hartu zituzten helmugan ikusleen eta beste partaideen animo eta txaloak.