Mutrikuko Burumendi Mendizale Elkarteak antolatuta, Arnoko XIII. Mendi Lasterketa eta Ibilaldia egin ziren domekan [ekainak 4].
Lasterketan 63 herritarrek parte hartu zuten; emakumezkoak 4 izan ziren. Helmugara lehenengo sartu zena Jon Alberdi Etxabe zestoarra izan zen (1:42:33). Oier Ibardia Beloki (1:44:15) eta Xabi Astigarraga Pagoaga (1:44:41) izan ziren bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.
Argazkia: Burumendi Mendizale Elkartea.
Astigarraga, gainera, helmugara lehendabizi heldu zen lehenengo mutrikuarra izan zen. Oro har, parte hartzaile guztien artean mutrikuarrak 11 izan ziren.
- Emakumezkoetan (beteranoak), Arri Urbieta Lasa (2:14:06) zumaiarra izan zen lehena; sailkapen orokorrean 28. postua lortu zuen. Lesakako Ana Reina Arjona (2:14:27) eta Aizarnazabalgo Alazne Irureta Garate (2:21:47) izan ziren bigarrena eta hirugarrena.
- Gizonezko beteranoetan, ostera, ondokoak izan ziren lehenengo bostak: Ladis Velasco Sanchez, Andoni Urkiola Mujika (0:00:13), Eduardo Uribe Odria (2:08:06), Ander Unanue Buenetxea (2:14:41) eta Joxemari Portu Azpiroz (2:19:39)
- Senior emakumezkoak: Vanessa Galarraga Urkizu (2:14:38)
- Senior gizonezkoak (1etik 5era): Jon Alberdi Etxabe (1:42:33), Oier Ibardia Beloki (1:44:15), Xabi Astigarraga Pagoaga, Ibai Makazaga Aristi (1:45:12) eta Ibai Etxeberria Eizagirre (1:50:21).
SAILKAPEN OROKORRA ETA
ARGAZKI GALERIA