Mutrikuko Gure Esku Dago-ren kideak Beheko Plazan egongo dira asteon, Bilbora joateko zerrenda osatzen
Herri dinamikako kideek jakitera eman dutenez, aste osoan Beheko Plazan egongo dira, 18:00etatik 20:00etara. Beraz, herritarrek hara hurreratu eta zapatuan [ekainak 3] Bilbora joateko autobuserako izena eman ahal dute. Herri dinamikako kideek esan dutenez, 10 leku gelditzen dira. Eta lekuak mugatuak dira, noski.
Zapatuan autobusa 15:45ean aterako da, goiko geralekutik.