Orientazio hastapen ikastaroa emango dute Ispasterren
Ekainaren 17an (zapatua) izango da ikastaroa Iñigo Egiluz aretoan, eta horregaz batera froga ere egingo dute. Doako ikastaroa da.
Hau da, lehenengo orientazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak eta azalpenak irakatsiko dituzte, eta ondoren froga praktikoa egingo dute altxorraren bila jokoaren bitartez.
Ikastaroa 10 urtetik gorakoentzat da. Herrikoek lehentasuna daukate, eta adin txikikoek nagusi baten laguntzagaz parte hartu behar dute.
Parte hartzeko asmoa dutenentzat barikua (ekainak 9) da izen emateko azken eguna. Horretarako udaletxetik pasatu edo deitu behar da: 94-684 29 29/ 94 684 40 25.
Ikastaroa Ispasterko Udalak antolatu du, Sustraiak Naturaren laguntzagaz. Hain zuzen ere, Sustraiak Naturako kideek emango dute tailerra. Etxebarriako enpresak turismo aktiboagaz loturiko natur ekintzak eskaintzen ditu Lea-Artibai eskualdean, adin tarte guztietako jendearentzat.