XI. Pala Txapelketa Herrikoia jokatuko dute Ispasterren
Parte hartzeko asmoa duten herritarrek frontoian izena eman behar dute, zapatua (ekainak 10) baino lehen.
Izena ematerakoan hiru euro ordaindu behar dira.
Txapelketaren egutegia zehazteko eta bikote bakoitzak zein egunetan eta zein bikoteren kontra jokatu behar duen erabakitzeko zozketa egingo dute frontoian domekan (ekainak 11), 19:00etan.
Bertaratzerik ez dutenek frontoian ikusi ahalko dute beranduago, bertan jarriko dutelako zozketaren emaitza.
Pala partidak bariku eta zapatu arratsaldetan jokatuko dituzte. 18:00etan eta 20:00etan izatea aurreikusi dute, baina norbaitek ezin badu, jokatu beharreko bi bikoteek adostu beharko dute beste egun edota ordutegi bat.