36. Umeen Euskal Jaia ospatuko dute domekan Mutrikun

Jaia Gure Ametsa dantza taldeak eta Mutrikuko Udalak antolatuta egingo da domekan [ekainak 11]. 10:30ean Albokako parkean batuko dira dantza talde guztiak. Zehatz esateko, ondoko dantza taldeek parte hartuko dute: Mutrikuko Gure Ametsa, Zarauzko Jalgi, Lekeitioko Etorkizuna eta Debako Gure Kai. 13:30ean erakustaldia egingo dute parte hartzaile guztiek Goiko Plazan. Ostean, bazkaria jango dute, eta 17:00etan Goiko Plazatik kalejiran abiatuko dira Beheko Plazaraino. Kalejira amaitutakoan Joxe Mendizabalen erromeria egongo da.
Mutrikuko 34. Umeen Euskal Jaia. Argazkian, Goiko Plazako saioa

Mutrikuko 34. Umeen Euskal Jaia. Argazkian, Goiko Plazako saioa