Elkarretaratzea egingo dute Ondarroako San Ignazioko bizilagunek

Saiñazio Mendi Azpixan gestorak deituta, Kamiñaldeko lur jausiak eraginda etxebizitzetatik kanpo dauden herritarrak zapatuan [ekainak 10] 11:00etan batuko dira San Ignazio kalean bertan, etxeen aurrean. Gestoraren kideek esan dutenez, pozik daude lehen familiak euren etxebizitzetara itzuli direlako, baina “erabat pozik egoteko” kaltetu guztiak euren jabetzetara itzuli behar direla azpimarratu dute.
Saiñazio mendi azpixan gestoraren agerraldia

Saiñazio mendi azpixan gestoraren agerraldia

Halaber, gestoraren bozeramaileak erakundeei lanean jarraitzeko deia eta eskaria egin die, kaltetuak ahal bezain laister euren jabetzetara itzultzeko eta herria bere normaltasunera itzultzeko. Gogora ekartzeko, lur jausia dela eta kaltetutako herritarrek urtebete baino gehiago daramatzate euren etxebizitza, lokal eta garajeetatik kanpo, eta oraingoz bakarrik 28 familia itzuli ahal izan dira euren etxebizitzetara.
Erlazionatutako edukiaOndarroako lur jausia