Laugarren solairuko balkoiaren gaineko estaldura eta apaingarria apurtu dira. Gertaera
10:00ak aldera izan da, eta ez da inor zauritu. Hala ere, horma zatiak erori dira eraikinak aurreko partean duen plazara, eta segurtasuna bermatu ahal izateko zintaz inguratu du udaltzaingoak plaza osoa.
Arretxinaga Etorbideko 5. ataria.
Gertaera izan eta berehala hurreratu dira lekura udaltzaingoa eta udal arkitekto teknikoa eraikinaren egoera ikusi eta segurtasuna bermatzeko. Hesiak ere jarriko dituztela azaldu dute, beste erorketarik balego arriskua saihesteko.