Herriko taldeen laguntzarekin, Mutrikuko Udal Musika Eskolak 30. urteurrena ospatzeko ekintzak egingo ditu zapatuan [ekainak 10], herriko hainbat gunetan.
- 12:00etatik 14:00etara, kantaldia eta dantzaldia egongo dira Zabielen. Ordu berean, bertso saioa egongo da Atxukalen, eta kontzertua Goiko Plazan.
- 15:00etatik 17:30era, berriz, bazkari herrikoia egingo da Merkatu Plazan.
- 17:30etik 21:30era, erromeria egongo da Beheko Plazan, Lisker taldearen eskutik.
Egun osoko jaia izango da, eta musika eskolaren urteurren bereziarekin bat egin dute herriko hainbat taldek.