Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Jolastu geugaz!
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

25 urte musika herrira zabaltzen

Kontserbatorio modura hasi zen martxan 1991. urtean; hala ere, 1992an musika eskola bilakatu zen Bermeoko Jose Antonio Egia udalaren musika eskola.Ezerezetik hasita, lan handia egin ondoren, Jose Antonio Egia udalaren musika eskolak 25 urte daramatza m...

Olaia Zabalondo
Lea-Artibai eta Mutriku
2017/06/09

Kontserbatorio modura hasi zen martxan 1991. urtean; hala ere, 1992an musika eskola bilakatu zen Bermeoko Jose Antonio Egia udalaren musika eskola.

Ezerezetik hasita, lan handia egin ondoren, Jose Antonio Egia udalaren musika eskolak 25 urte daramatza musikan hezten. Musika eskolaren helburu nagusienetako bat herritarrak musikaren parte izatea da.

Bego Pereirak, Esti Arrizabalagak eta Nere Azkaratek 25 urte daramatzate Jose Antonio Egia udalaren musika eskolan lanean, eta hastapenak gogoratu dituzte. Kontserbatorio modura hasi zen martxan, 1991.urtean. 1992an, berriz, LOGSE legeak musika eskolaren dekretua ezarri zuen, eta horretarako apustua egin zuten Bermeon.

180 ikaslegaz martxan hasi zen, eta urte hauetan guztietan 1.795 ikasle eta 75 irakasle igaro dira bertatik. Gaur egun, 300 ikasle inguru daude. Kopuru «polita» dela diote.

Gaur egungo alkateorde Benito Ibarrolaza musika eskolaren sorreran ibili zen lanean, orduan ere zinegotzi lanetan zebilen. Dioenez, Bermeon betidanik egon ohi da musikarekiko zaletasuna, eta herritarren eskaeren eraginez sortu zen. «Bego Gangoiti eta biok ibili ginen kudeaketak egiten. Bego publizitatea eta matrikulak egiten hasi zen, eskari kopurua jakiteko», azaldu du Ibarrolazak.

Ordura arte, musika eskola partikularrak ematen zituzten irakasleekin arazoak eduki zituztela gogoratzen du Ibarrolazak, «egonezina zeukaten». Erronka bat izan zela dio, eta «oso ondo» joan zela uste du; izan ere, jende askogaz hasi ziren martxan. Ibarrolazak oroimen oso politak ditu; «Uste dut musika beste maila batean jarri dugula herrian».

Musika eskolari Jose Antonio Egia izena jartzea erabaki zuten, Bermeon musikari garrantzitsua izan zelako. Azaldu duenez, izena aukeratzerakoan ez zuten dudarik eduki; familiakoek, gainera, erabakia ilusioz hartu zutela nabarmendu du.

1992an, kontserbatorio zena musika eskola ikasketa ez arautu bihurtu zen. Musika beste ikuspegi batetik erakusteko lan «handia» egin zutela dio gaur egungo zuzendari Esti Arrizabalagak. Musika hezkuntza izaten jarraitzen zuen, baina prozesua ez zen horren gogorra; «gehiago da musikaz gozatzea, zaletasuna bultzatzea, sentsibilizazioa…».

Herritar guztientzat

Musika eskolek haurrak, gazteak zein helduak hartzen dituzte; hortaz, herritar guztiei zabaldu zen. Arrizabalagaren esanetan, «helduei kostatu egin zitzaien musika eskolara hurreratzea, baina urteen poderioz, gehitzen joan ziren, eta ikasleriaren erdia dira orain».

Musika, hortaz, herrira zabaldu zen, eta herritarrak musikaren parte izatea zen helburu nagusienetako bat. Beste helburuetako bat musika taldeak sortzea zela diote. Gutxi-gutxika lantaldea handitzen joan zen, eta musika tresna gehiago sartzen joan ziren; sokazko txeloa, biolontxeloa, txirula, txistua, saxofoia… Azken 15 urteetan trikitrixa eta panderoa, bateria eta gitarra elektriko moduko musika tresnak ere sartu dituzte, zenbait aipatzekotan.

Horiek gehitzean, gazte gehiago erakarri zituzten, eta konboetan parte hartzen hasi ziren. Horietatik herriko hainbat talde eratu direla aipatu dute: Zartada, FITA, Urgatz… Talde horiek musika eskolatik sortu izana «pozgarria» dela diote, eta ilusioa ematen duela nabarmendu dute: «Hemen igarotako urteekin ere gogoratzen dira».

Bestalde, musika eskolakoak diren, baina euren agenda daukaten hiru talde autonomo ere badaude: Erroxape Abesbatza (19 urte), Kankinkabara Txistu Taldea (12 urte) eta Arrekatxutxa trikitrixa eta pandero (5 urte).

Euskara bultzatu

Musika hezkuntza euskaraz ematen hastearen garrantzia ere azpimarratu dute. Bermeoko Udalak euskara sartzearen apustua egin zuen. «Guk gazteleraz jaso izan dugu beti musika irakaskuntza, eta zaila zen zenbait musika tresnetarako irakasleak aurkitzea euskaraz eskolak emateko. Hala ere, solfeoa euskaraz irakasteko apustua egin zen», azaldu du Arrizabalagak.

Pereiraren arabera, eskolak euskaraz ematea ez zen zaila, baina esan duenez, kontzeptuak eta hiztegi musikala orain dela gutxi arte ez dira argitaratu. Musika eskola batean euskaraz irakasten lehenengoetarikoak izan zirela diote.

Berritasunetara egokitzen joan beharra ere eduki dute; «denbora guztian ari gara ikasten, metodologia berrietara egokitzen», azaldu dute.

Lehenengo urteetan, ikasleek pianoa eta akordeoia eskatzen zituzten batez ere, bai eta txistua ere. Gaur egun, gitarra eta txirula asko eskatzen da, eta helduen artean, panderoa. Bermeoko Musika Eskolak, gainera, esku-eskurako zerbitzua ematen duela diote, ikasleek gustuko dituzten errepertorioak prestatzen dituztela nabarmenduta.

25 urte igaro badira ere, oraindik, edozein kontzertu hasi aurretik urduri egoten direla diote Pereirak eta Arrizabalagak. Diotenez, ikasleen kontzertuetan eurenetan baino urduriago egoten dira. Izan ere, edozein kontzertu daukate berezi modura: «Kontzertu bakoitzak atzean duen lana handia da, dena ematen dugu. Hustu egiten gara, baina kontzertu osteko ikasleen irrifarreak edota ikusleen iruzkinek bete egiten zaituzte berriro».

Ospatu beharra

Musika eskolaren 25. urteurrena ospatzeko jaia ere antolatu dute, datorren martitzenean (ekainak 13) izango da, 17:00etatik aurrera, musika eskola kanpoan. 17:00ak eta 19:00ak bitartean, haur eta gazteen txanda izango da. Talde ezberdinek ordu erdiko musika saioak egingo dituzte, eta ondoren, txokolate jana egingo dute.

19:00etatik 19:30era, musika eskolako konbo batek girotuko du festa. 19:30etik aurrera, berriz, helduen txanda izango da. Horiek ere musika saio txikiak eskainiko dituzte, eta luntxagaz emango diote amaiera jaiari.

Bestalde, Jose Antonio Egiaren jaiotzaren mendeurrena ere ospatu dute aurten. Hori ahaztu gabe, Egiaren Ekilikua kantua moldatu dute Musika Eskolaren 25. urteurreneko abesti modura aurkezteko. Hitzak Nagore Beitia musika eskolako ikasle ohiak jarri dizkio.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.