Kaleka 28. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia uztailaren 5etik 9ra ospatuko da. Eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, boluntario talde bat sortu nahi dute; 18 urtetik gorakoek izena eman ahal dute. Azaldu dutenez,
boluntarioek ondoko lanak egingo dituzte kale antzerki jaialdiak irauten duen egunetan:
- Gonbidatutako konpainiei lagundu
- Espazioak prestatu
- Parte hartzaileen/publikoaren kudeaketa
- Muntaketan lagundu eta materiala zaindu
- Ekintzetan lagundu
- Jaialdiari buruzko informazio eman
Interesatuek
ekainaren 14ra arte izena eman ahal dute,
Kalekaren webgunea-n. “Kalekaren boluntario programan parte hartzen dutenek jendea ezagutu, gaur eguneko sorkuntzaren munduan barnetatu eta esperintzia profesionala jasotzeko aukera paregabea da”, esan dute.