Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Erretirorako prestatzen ari dira Eikakoak eta Lea-Artibai Ikastetxekoak

Eika kooperatiba Elkarteak eta Lea Artibai ikastetxeak Piztu zure jubilazioa izeneko programaren lehen jardunaldia antolatu dute elkarlanean. Programa kooperatiba bietan erretiratzekotan, aurreerretiratzekotan edota erretiratu berri diren pertsonei zuz...

Eika kooperatiba Elkarteak eta Lea Artibai ikastetxeak Piztu zure jubilazioa izeneko programaren lehen jardunaldia antolatu dute elkarlanean. Programa kooperatiba bietan erretiratzekotan, aurreerretiratzekotan edota erretiratu berri diren pertsonei zuzendua dago, eta helburua aldaketa egoerara hobeto egokitzen laguntzea da. «Erretiroak beragaz dakarren bizi-egoera aldaketaren jabe izaten laguntzea, aldaketaren zentzu baikorra azpimarratzea, bizi-ohitura osasuntsuak ezagutzera ematea edota interes bereziko gaietan informazioa ematea», azaldu dute.

Jarraitzeko asmoz

Matia Fundazioaren laguntzagaz Lea-Artibai eskualdean egingo den ekintza berritzaile hori arrakastatsua izango delakoan daude antolatzaileak; gainera, gehiagotan antolatzeko asmoa erakutsi dute Eika kooperatibak eta Lea Artibai Ikastetxeak. Horretarako, hurrengo ekitaldietarako beste kooperatiba eta enpresa batzuekin ere lan egingo dutela azaldu dute.