ETX elkarteak antolatuta, xaboi eta krema tailerra egingo dute etzi

Etxebarriko ETX kultur elkarteak antolatuta, xaboiak eta kalendularen krema egiteko tailerra egingo dute etzi, 16:00etan hasita, Etxebarriko erretiratuen lokalean.Antolatzaileek esan dutenez, parte hartzaileek eraman beharko dituzte krema ontzia, xaboi...

Etxebarriko ETX kultur elkarteak antolatuta, xaboiak eta kalendularen krema egiteko tailerra egingo dute etzi, 16:00etan hasita, Etxebarriko erretiratuen lokalean.

Antolatzaileek esan dutenez, parte hartzaileek eraman beharko dituzte krema ontzia, xaboia sartzeko plastikozko moldea eta kalendula.

Tailerra amaitu eta gero, kopaua egongo dela jakitera eman dute.