Maiatzeko saria eman du Berbalagunek
Ezetz Jakin lehiaketaren maiatzeko saria eman du Berbalagunek. 2016-2017 ikasturteko azken aurrekoa izan da, eta Lurdes Madariaga gernikarrak hartu du Ai Ene! jatetxeak emandako saria: bi lagunentzako otordua. 58 parte hartzaile izan ditu maiatzeko leh...
Ezetz Jakin lehiaketaren maiatzeko saria eman du Berbalagunek. 2016-2017 ikasturteko azken aurrekoa izan da, eta Lurdes Madariaga gernikarrak hartu du Ai Ene! jatetxeak emandako saria: bi lagunentzako otordua. 58 parte hartzaile izan ditu maiatzeko lehiaketak, eta 31k erantzun dituzte galdera denak ondo. Ekainerako galderak Astrak prestatu ditu, eta saria Zallo Barri jatetxeak emango du.