Mutriku Sokatira Taldeak hirugarren postuari eutsi nahi dio
Mutriku Sokatira Taldea 640 kiloko txapelketan ari da. Zapatuan Erandioko Martiartu auzoan jokatuko dute lur gaineko 640 kiloko txapelketaren bigarren tiraldia, 17:30ean. Berrizen jokatu zen joan den domekan lehen jardunaldia, eta datorren astean Bilbo...
Aitortu dutenez, denboraldia «espero zuten bezala» doa Mutriku Sokatira Taldekoentzat, eta orain, 640 kiloko txapelketan hirugarren postua eskuratzea da euren helburua: «ez da erraza izango, baina ahaleginduko gara», nabarmendu dute.