Udaletxe aurreko eskaileratan batu dira gaur goizean [ekainak 10] Isuntza Arraun Elkarteko arraunlari, entrenatzaile eta arduradunak banderak bedeinkatu eta aurtengo taldea jendaurrean aurkezteko. Mailaz maila eskaileratan jesartzen joan dira guztiak, eta taldeko argazkiak aterata, banderak bedeinkatu ditu Kepa Agirre Lekeitioko bikarioak. Herritar ugarik egin du bat udaletxeko eskaileren aurrean 2017ko taldea animatu eta txalotzeko.
Isuntza Arraun Elkarteak 40 urte beteten ditu aurten, eta hasierako ilusio eta gogo berdinagaz jarraitzen dutela azpimarratu dute. Hasierak gogoan, elkartearen sortzaileetako bat izan zen Julian Arrate gonbidatu dute aurtengo taldeagaz batera argazkia ateratzera. Aurrera begira, gutxienez, beste 40 urte egin nahi dituztela esan dute elkarteko kideek.
Zazpi talde. Aurten, zazpi talde ditu Isuntza Arraun Elkarteak: alebin neska eta mutil, txikiak neska eta mutil, kadete mailako mutilen taldea eta senior mailako neska eta mutilen taldeak. Ordena horretan agertu dira jendaurrera taldeak, euren entrenatzaileekin lagunduta. Kepa Arantzamendi da alebin nesken entrenatzailea eta Naiara Perez du laguntzaile. Alebin mutiletaz, berriz, Jurgi Gorostiza, Markel Akarregi eta Lur Aranburu arduratzen dira.
Txikien mailari dagokionez, Naiara Perezek gidatzen du nesken taldea Kepa Arantzamendik lagunduta, eta Jurgi Gorostiza, Markel Akarregi eta Lur Aranburu dira bai eta txikien mailako mutilen entrenatzaileak ere.
Isuntza Arraun Elkarteko arraunlari, entrenatzaile, zuzendaritza batzordeko kide eta lehendakaria udaletxeko eskaileratan. Eurekin egotera deitu dute elkartearen sortzaileetako bat izan zen Julian Arrate.
Kadete mutilen arduradunak Josu Aboitiz eta Lur Aranburu dira. Senior mailako neska-mutilen entrenatzaileak, bestalde, Nicolas Vicuña eta Osertz Alday, eta Josu Aboitiz eta Sasio dituzte ondoan, laguntzeko.
Arraunlari eta entrenatzaileen ondoren Zuzendaritza Batzordea aurkeztu dute, eta jendaurrera agertzen azkena, lehendakari lanetan 38 urte daramatzan Santi Zumaran izan da.
Asteburua. Taldearen aurkezpenagaz gainera, beste hainbat ekitaldi antolatu ditu gaurko Isuntzak. Arraun Duatloia egon da goizean, eta puzgarriak eta kontzertuak arratsaldean. Bihar, berriz, Lekeitioko ikurrinak lehiatuko dira, 11:30etik aurrera.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.