Eskola kirola izan zen nagusi zapatuan [ekainak 10] Markina-Xemeinen. Markina-Xemeingo Eskolarteko Gurasoen Federazioak antolatuta futbol eta eskubaloi erakustaldiak egon ziren arratsaldean, Zelaian. Atletismo taldekoek ere, egiten duten lana ikusgai jarri zuten; lasterketak, vortex eta pisu jaurtiketak eta erreleboak ere egin zituzten.
Bestalde, goizean, igeriketa erakustaldia ere egon zen Atxondo kiroldegian. Maila guztietako umeak egin zuten igeri, ikasturtean ikasitako guztia erakusteko asmoz.
Igeriketa erakustaldia Atxondo kiroldegian.
Domekan [ekainak 11] ere kirol erakustaldiak egongo ziren. Alde batetik, Bizkaiko Eskolarteko Txirrindulari Lasterketa lehiatu zuten 250 bat neska-mutilek herrian zehar. Markina-Xemeingo 35 txirrindularik eta gonbidatutako Bizkaiko 17 eskolarteko taldetako kideek parte hartu zuten Lea-Artibai Ikastetxean irteera eta helmuga izan zituen kilometro eta 700 metroko lasterketan. Erorketa batzuk egon baziren ere, orokorrean lasai amaitu zuten txirrindulariek ibilbidea.
Bestalde, Gimnastika Erritmikoko XI. Topaketak hartuko zituen frontoi nagusiak. Markina-Xemeingo gimnastika erritmikoko partaide guztiez gain Eibarko GR Club Ipuruako gimnastikalariek ere egin zuten erakustaldia.
Denboraldi guztian egindako ahaleginaren sari modura, kirol mota guztietako partaideek izan dituzte dominak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.