Uztailaren 5etik 9ra ospatuko da Lekeition 28. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Berritasunekin dator gainera, programazio ofizialera gehituko diren bi sekzio berri sortu dituzte aurten, Lekeitio, oraindik ere artez, ikuskizunez eta musikaz gehiago janzteko.
Eguaztenean [ekainak 14] egingo dute aurkezpena Lekeitioko plazan,
12:00etan, eta jaialdiari zaporea hartzen hasteko,
antzerki bat eskainiko dute bertan,
11:00etan.
Fisura antzezlana, Lekeition. Argazkia: Kiñuka/Kaleka
Joan den urteko jaialdian egindako erreflexio etaparen ondoren, 2017ko Kalekak bi programa berri proposatzen ditu, testuinguru politikoari, sozialari eta kulturalari sendotasun eraginkorra emateko asmoz:
Kalekaz Blai eta
Kaleka Scratch. “Bi interfaze eraginkor horiekin, ekimen ezberdinak sortuko dira Lea-Artibai eskualdeko ekitaldi kultural garrantzitsu honen oinarrizko helburuak lortzeko asmoz”, azaldu dute antolatzaileek.
Horrela, Kalekaren programa ofizialak profesionalek eginiko formatu desberdinetako lanak batuko ditu eta baita, hiritarrek parte hartzeko tailerrak ere. Kaleka Scratch sekzio berrian berriz, hasiberriak diren eta oraindik sortzen edo garapenean dauden lanen erakusketak barneratuko dituzte, eta Kalekaz Blaik berriz, aurreko bi sekzioetan aurkeztutako lanetatik sortutako, herriko biztanleriarekin lotura daukaten eta urtean zehar parte hartzea izan duten, formatu ezberdinetako lanen aurkezpenak batuko ditu.
Joan den astean jarri zuten abian Kalekaz Blai. Lekeitioko ikastetxeetako 120 ikasle baino gehiagok
Mr. Pichichi ikuskizunean oinarritutako tallerretan parte hartuko dute. “Araututako edozein kirol ezagun alde batera utzita, tamaina eta ezaugarri ezberdinetako pilotekin esperimentatzea proposatzen du tailer horrek, pilotekin jolas sortzaileak aztertzeko”.
HONEKIN LOTUTA: Boluntario taldea osatzeko deialdia