Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Boluntarioak behar dituzte 28. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerkirako

Kaleka 28. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia uztailaren 5etik 9ra ospatuko da. Eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, boluntario talde bat sortu nahi dute; 18 urtetik gorakoek izena eman ahal dute. Azaldu dutenez, boluntarioek ondoko lanak egingo dituzte kale antzerki jaialdiak irauten duen egunetan:
  • Gonbidatutako konpainiei lagundu
  • Espazioak prestatu
  • Parte hartzaileen/publikoaren kudeaketa
  • Muntaketan lagundu eta materiala zaindu
  • Ekintzetan lagundu
  • Jaialdiari buruzko informazio eman
Interesatuek ekainaren 14ra arte izena eman ahal dute, Kalekaren webgunea-n. “Kalekaren boluntario programan parte hartzen dutenek jendea ezagutu, gaur eguneko sorkuntzaren munduan barnetatu eta esperintzia profesionala jasotzeko aukera paregabea da”, esan dute.