Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Final lehiatuekin amaitu da Markina-Xemeingo 40. Esku Pilota Txapelketa

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2017/06/12
Atzo goizean [ekainak 11] erabaki ziren 40. Markina-Xemeingo Esku Pilota Txapelketako finalak. Sei maila ezberdinetako zazpi partida jokatu ziren 10:00etan hasita herriko frontoi txikian. Final parekatu eta lehiatuak izan ziren, eta aulkietan jesarrita zein zutik egon ziren zaletuek gustura jarraitu zituzten. Gazteen mailako partida jokatu zen lehenengo, eta ondoren txikienetik hasita nagusiak arte, beste guztiak. Atzo goizeko partida. Gazte mailan Bereikua eta Malaxetxebarria izan ziren garaile, txikien mailan berriz, Franco eta Larrinaga alde batetik eta Albizu eta Mandaluniz bestetik. Txikien mailan pilotari asko zeudenez, bi taldetan banatuta jokatu dute txapelketa eta bateko zein besteko txapeldunak “pozik” zeuden garaipenarekin. Haurren mailan Arrizabalaga eta Maguregi izan dira aurten garaileak, umetxoetan Egurrola eta Idigoras, umeetan Ibarloza eta Arriaga, eta azkenik nagusietan Gorosabel eta Albizu. EƱaut Gorosabel eta Kepa Albizuk ere poz handia hartu zuten. Albizurentzat, gainera, Markina-Xemeingo Txapelketako lehen txapela izan zen atzokoa. Sariak. Beti bezala, partida guztien amaieran eman zituen Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak sariak. Txiki guztientzako, gainera, dominak egon ziren, eta amaitzeko talde argazkia atera zuten guztiek batera. Horrez gain, esku pilota taldeak antolatu duen zozketako zenbakiak ere atera zituzten. Otzararen zozketako zenbaki saritua 3.498 izan da, eta ordezkoa 0969.
Ekitaldi amaieran taldeko argazkia atera zuten pilotari, antolatzaile, entrenatzaile eta sari emoile guztiek batera.

Ekitaldi amaieran taldeko argazkia atera zuten pilotari, antolatzaile, entrenatzaile eta sari emoile guztiek batera.

Bizkaiko Herri Artekoa. Herriko txapelketagaz gainera, Bizkaiko Herri Arteko finalaurrekoa ere jokatu dute Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko pilotariek. Barikuan jokatu zuten joaneko partida Zeanuriko frontoian bertako taldearen kontra, eta Markina-Xemeingoek irabazi zuten 2 eta 1. Kadete mailan, Jon Sololuze eta Antxon Azpiazu aritu ziren, gazte mailan Josu Agirreamalloa eta Aimar Ibarloza eta nagusien bikotea Kepa Albizuk eta Mikel Urizarrek osatu zuten. Gazte mailan eta nagusietan gailendu ziren Markina-Xemeingoak. Bueltako partida, datorren zapatuan [ekainak 17], 17:00etan jokatuko dutela azaldu du Pello Urionabarrenetxea Markina-Xemeingo taldeko entrenatzaileak. Markina-Xemeingo hitzordua ere gogorra izango dela esan du Urionabarrenetxeak. “Nahiz eta Zeanurin irabazi, oraindik garaipena estu dago. Borrokatu egin behar da oraindik”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.