Berriz eta Erandioko jardunaldien ostean, laugarren postuan daude Sebastian Gurrutxagaren mutilak, lur gaineko 640 kiloko txapelketan. Egindako lanaz gustura geratu ziren arren, Goiherri B taldeagaz berdinduta geratu ziren zapatuko tiraldian, eta horregatik azken jardunaldian jokatuko dute hirugarren posturako lehia.
Mutriku Sokatira Taldeko kideak. Argazkia: Mutriku Sokatira Taldea
Hirugarren jardunaldia eta azkena, finala izango dena, zapatuan jokatuko dute 17:30etan Bilboko Mallona auzoan. Mutrikuk, 8,5 puntu ditu, hirugarren postuan dagoen Goiherri B baino puntu bat gutxiago. Goiherri A dago sailkapenaren buruan 14 puntugaz.
Mutrikuko tiralariek “daukaten guztia” emango dutela aitortu dute, hain lehiatua dagoen hirugarren postu hori lortzen saiatzeko.