Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Hirugarren postua lortzen saiatuko da Mutriku Sokatira Taldea 640 kiloko txapelketan

Berriz eta Erandioko jardunaldien ostean, laugarren postuan daude Sebastian Gurrutxagaren mutilak, lur gaineko 640 kiloko txapelketan. Egindako lanaz gustura geratu ziren arren, Goiherri B taldeagaz berdinduta geratu ziren zapatuko tiraldian, eta horregatik azken jardunaldian jokatuko dute hirugarren posturako lehia.
Mutriku Sokatira Taldeko kideak. Argazkia: Mutriku Sokatira Taldea

Mutriku Sokatira Taldeko kideak. Argazkia: Mutriku Sokatira Taldea

Hirugarren jardunaldia eta azkena, finala izango dena, zapatuan jokatuko dute 17:30etan Bilboko Mallona auzoan. Mutrikuk, 8,5 puntu ditu, hirugarren postuan dagoen Goiherri B baino puntu bat gutxiago. Goiherri A dago sailkapenaren buruan 14 puntugaz. Mutrikuko tiralariek “daukaten guztia” emango dutela aitortu dute, hain lehiatua dagoen hirugarren postu hori lortzen saiatzeko.