Itsaso zakarrak eta haize handiak baldintzatu zuten atzo goizean [ekainak 11] Isuntzaren 40. urteurreneko egitarauaren barruan jokatutako estropada. Mutiletan, 39. Lekeitioko ikurriƱa izan zen, eta nesketan 7.a.
Nesketan, bost traineruk hartu zuten parte, eta Orio izan zen garaile 12:13:87 minutuko denboragaz. Neskek bi luze eta ziaboga bakarra egin behar izan zituzten. Lea-Artibai traineruak ere hartu zuen parte, eta 14 minutu eta 26 segundoko denboragaz amaitu zuen. Mutiletan, lau txandatan aritu ziren, eta garailea Kaiku izan zen, 22:04:56 denboragaz. Isuntza, laugarren postuan sailkatu zen, eta Ondarroa, seigarren. 22 minutu eta 48 segundo behar izan zituzten
Lekittarra-ko arraunlariek, eta 23 minutu eta 4 segundo
Antiguako Amako-ek.
Orioko neskak, Lekitioko banderagaz. Argazkia: Orio Arraunketa Elkartea
Kaikuko arraunlariak, estropada ostean, banderagaz. Argazkia: Kaiku