Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Iker Laurobaren eta Izaroren kontzertuak, Ondarroan

Kontzertuak zapatu arratsaldean [ekainak 17] egingo dira Ondarroako Portuko Ranpan, Ondarroako Udalak eta Portuko Ranpik antolatuta. Sareartin ekimenaren barruan daude bi kontzertuak, eta 19:00etan hasiko dira. Izaro Andresek joko du lehenengo, eta Iker Laurobak gero. Sarrerak erosteko bi aukera daude. Aurresalmentan eskuratu ahalko dira Noya tabernan eta Zurrumurru liburudendan, 6 euroan. Sarrerak egunean bertan erosi nahi dituztenek ere edukiko dute horretarako aukera, baina txarteldegiko sarrerak 8 euroan salduko dira. Izaro Andres abeslari mallabiarra Om deitutako birako azken kontzertuak eskaintzen ari da. Iker Lauroba donostiarrak, berriz, duela gutxi kaleratu duen Nire gotorlekutik laneko abestiak eskainiko ditu.