Miren Agur Meabegaz solasaldia egingo dute Munitibarko Liburutegian
Iaz hasitako ekimenari jarraituta, Munitibarko Euskara Batzordeak irakurketa tailerrak antolatu ditu. Azaldu dutenez, helburua euskal literatura ezagutaraztea eta herritarren artean euskaraz irakurtzeko ohiturak lantzea eta sustatzea da.
Lehenengo saiorako Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat liburua aukeratu dute, eta munitibartarrek maiatzaren 15etik 22ra liburutegian eskuratu ahal izan dute. Bariku honetan [ekainak 16], berriz, idazle lekeitiarragaz solasaldian batuko dira liburutegian, 18:30etatik aurrera.
Idazte eta urgazle euskaltzain lekeitiarrak 2013ko 111 Akademia Sara jaso zuen lan honengatik.