Herritarrek sare sozialetan zabaldu dutenez, Zubiaram tabernan, Goitibeheran eta Sendabelar elkartean saiatu dira lapurretan egiten. Taberna eta elkarteetakoek esan dutenez, lapurrek ez dute lortu barrura sartzea.
Apirilean ere lapurrak sartu ziren Zubiaram eta Goitibehera tabernetan. Zubiaramen tabako makinako, txanpon makinako eta kutxako dirua lapurtu zuten; Goitibeheratik kutxako eta txanpon makinako dirua eraman zuten.