Amallotarrek
ekainaren 23an hasiko dituzte San Joan jaiak, eta urtero moduan, adin guztietarako programazio erakargarri eta bitxia osatu dute.
Ekainaren 24an, zapatua, gazteen arteko herri kirolak egongo dira. Eguerdian, berriz, herri bazkarian bilduko dira Xabat Galletebeitia bertsolari lekeitiarragaz eta Ander Elortegi bertsolari natxituarragaz. Arratsaldean, umeen jolasei egingo die tartea, eta, besteak beste, lastoa sartzen, zimaurra zabaltzen eta tripakiak egiten ariko dira. Arratsaldea amaitzeko, zaldi eta idi probak izango dira ikusgai.
[EGITARAUA]
Zapatuko ekintza nagusia Anariren kontzertua izango da. Azkoitiarrak aurton lehen aldiz joko du Amallon. Kontzertuaren ostean, Joxpa taldearen erromeriagaz amaituko dute eguna.
Ekainaren 25ean (domeka), aldiz, eguna «basurdeen desfileagaz» hasiko dutela iragarri dute antolatzaileek, eta arratsalde guztian txapelketa desberdinak egongo dira; mus, briska eta bolo txapelketak, hain zuzen ere. Batean zein bestean parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko dira, eta txapelketa bakoitza hasi baino ordu erdi arinago eman beharko da izena.
Herritarrak, iazko San Joan jaietako herri kirol erakustaldian.
Lau sari jokoan. Mus, briska zein bolo txapelketetan launa sari banatuko dituzte: musari dagokionez, lehenengoarentzako 200 euro eta oroigarria, bigarrenarentzako 130 euro eta oroigarria, hirugarrenarentzako 80 euro eta oroigarria eta laugarrenarentzako 50 euro eta oroigarria egongo dira. Briska txapelketako lehenengoarentzako 120 euro eta oroigarria, bigarrenarentzako 60 euro eta oroigarria, hirugarrenarentzako 45 euro eta oroigarria eta laugarrenarentzako 30 euro eta oroigarria. Bolo txapelketa irabazten duenak 60 euro eta oroigarria jasoko ditu, bigarrenak 45 euro eta oroigarria, hirugarrenak 30 euro eta oroigarria eta laugarrenak 15 euro eta oroigarria
Jaiei amaiera emateko 600 euro zozkatuko dituzte.
[EGITARAUA]
HONEKIN LOTUTA: