Bizkarra ondo mantentzeari eta minik gabe bizitzeari buruzko hitzaldia egongo da Mutrikun

Anaiarte Biltokiak antolatuta, bihar, ostirala, 17:30etatik aurrera Simon Marmier doktoreak eskainiko du hitzaldia, Beheko Plazan dagoen Anaiarte Biltokian bertan. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Bizkarreko minik ez edukitzeko aholkuak emango ditu  kiropraktikan doktorea den Marmierrek. Bizkarrezurraren, nerbio-sistemaren eta osasunaren arteko erlazioan aditua da, eta bizkarreko minen arrazoi ohikoenak zeintzuk diren eta hauek nola saihestu azalduko du biharko hitzaldian. Minak saihestu ahal izateko, egunerokotasunean egiteko errazak diren zenbait ariketa egiten ere erakutsiko die bertaratzen direnei, antolatzaileen esanetan “osasunarentzat oso onuragarriak diren ariketak”.
Simon Marmier doktorea.

Simon Marmier doktorea.