Astelehenean eskainiko du hitzaldia 18:30etan Ondarroako Beikozini aretoan, Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta. Eguzki sistemari buruz mintzatuko da Esteban, eta entzuleek dituzten dudak azaltzen eta gaiaren inguruan dauden mitoak hausten saiatuko da. Eguzki sistema, Esne Bidea galaxian galdutako auzo txiki bat da bere aburuz, gehienentzat ezezaguna dena.
Zientziaren Giltzak elkartearen arabera okerreko usteak argituko ditu hizlariak astelehenean. Uste horiek, eskolan jasotako azalpen ez zehatzen ondorioak dira askotan, eta horrek okerreko usteak edukitzea ekartzen du.
Esteban Esteban matematikaria Bizkaiko Astronomia Elkarteko kidea da eta egun Durangoko Astrogelako arduraduna ere bada. Astronomia (ApEA) elkartearen lehendakariordea ere bada.

Esteban Esteban matematikalariak emango du hitzaldia.