Lea-Artibai Cikautxoko neskek Gipuzkoako ligakoa Deuston, Isuntza Arraun Elkarteak KAE-1ekoa Santurtzin eta Mutriku Arraun Taldeak KAE-2koa Erandion arituko dira euren ligetako lehen jardunaldian.
Lea-Artibai Cikautxoko neskek zapatuan hasiko dute liga, 11:30etan. II. Bilboko Emakumeen IkurriƱa edukiko dute jokoan, Nerbioi ibaian. Mutiletan, Lekittarra traineruak Santurtzin hasiko du liga, domekan 12:00etan, eta bertako 38. ikurrina irabaziko du garaileak. KAE-2 ligan arituko den Mutriku Arraun Taldeak ere egun eta ordu berean jokatuko du, Erandion.
Lekittarra trainerua, domekan Lekeition jokatu zen estropadan.
Asteburuan hasi eta uda osoan luzatuko dira traineru estropadak. KAE-1 liga Deuston amaituko da abuztuaren 20an eta KAE-2 berriz abuztuaren 26an Colindresen (Kantabria). Emakumeen Gipuzkoako liga abuztuaren 27an amaituko da oraindik zehazteke dagoen lekuan.
Euskotren liga. Gipuzkoako ligan parte hartzen duten emakumezkoen traineruek Euskotren Ligara sailkatzeko estropadak jokatuko dituzte uztailaren 8an Orion eta uztailaren 9an Donostian. Liga honetan emakumezkoen lau taldek parte hartuko dute, sailkapen estropadetan denbora onenak egitea lortzen dutenek hain zuzen.
Lea-Artibai trainerua.