Zapatuan [ekainak 17] izango da finala, 11:00etan, Donostiako Karmelo Balda frontoian. Sarrera doan izango da. Mutrikuarrek, Zumaia edukiko dute aurkari Gipuzkoako herriartekoko finalean, eta kadete, gazte eta nagusien mailan lehiatuko dituzte euren indarrak bi herrietako zestalariek.
Baina bihar [ekainak 16], ostirala, Mutrikuko kadete mailako banakako txapelketako finala jokatuko da Miruaitz frontoian. 20:00etatik aurrera Alain Basterretxea eta Erlantz Urresti arituko dira nor baino nor.

Alain Basterretxea izango da Mutrikun jokatuko duen finalistetako bat.