Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

40 urtez, Bermeon esku pilota sustatzeko lanean

1976tik esku pilotarekiko zaletasuna zabaltzen dihardu Artza Pilota Elkarteak. Horixe izan da sorreratik kideen helburua. Hurrengo ikasturtean pala eta frontenis ikastaroak eman gura dituzte.Artza Pilota Elkartea 1976. urteko udan sortu zuten, eta ordu...

Aintzina Monasterio Maguregi
Lea-Artibai eta Mutriku
2017/06/16

1976tik esku pilotarekiko zaletasuna zabaltzen dihardu Artza Pilota Elkarteak. Horixe izan da sorreratik kideen helburua. Hurrengo ikasturtean pala eta frontenis ikastaroak eman gura dituzte.

Artza Pilota Elkartea 1976. urteko udan sortu zuten, eta ordutik, herritar asko pasatu dira bertatik. Esku pilotan jokatzen ikasiz, zaletasuna barneratu dute askok eta askok elkarteari esker. Hain zuzen, elkarteko kideek herrian pilota zaletasuna zabaltzea izan dute helburu sorreratik.

Zeregin horretan ahalegin eta lan garrantzitsua egiten dute urte guztian, eta hurrengo ikasturterako esku pilotagaz batera, pala eta frontenis ikastaroak eskaintzeko asmoa daukate.

Artza Pilota Elkartearen ordezkariek udalerriko ume eta gaztetxoak Artza frontoira hurbiltzera animatu dituzte, esku pilota gertutik ezagutu eta probatzeko.

Gaur egun 56 pilotari dituzte elkartean, eta neska batzuk badaude ere, gehienak mutilak dira. Horregatik, bereziki neskei frontoira joatera animatzeko deia luzatu diete.

«Esku pilota guztiontzako kirola da, eta garrantzitsua da Bermeon zaletasuna mantentzea. Horretarako ezinbestekoa da belaunaldi berriak kirol hau egitera animatzea», azpimarratu dute.

56 pilotarietatik, 12 benjamin kategorian daude, 8 alebinetan, 11 txikietan, 9 kadeteetan, 5 gazteteetan eta 11 seniorretan.

Hiru entrenatzailegaz osaturiko lan taldeagaz, astelehenetik barikura alde teknikoa lantzen dute frontoian.

Era berean, Eleizalde Ikastolan eta San Frantzisko Ikastetxean eskolaz kanpoko ekintzen barruan esku pilota ikastaroak ematen dituzte, eta datorren ikasturtean Sagrado Corazon Ikastetxean ere eskaintzea aurreikusi dute.

Pilota jaialdiak antolatzen

Gainera, Bermeoko Udalaren eta Bermeoko jai batzordearen laguntzagaz, Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan bi esku pilota jaialdi antolatzen ditu. Horietan Axpe eta Asergace enpresetako pilotari profesionalen jokoaz gozatzeko aukera izaten dute herriko zein inguruetako herrietako pilotazaleek.

Era berean, Bizkaiko Pilota Federazioagaz batera bi ekimen antolatzen dituzte irailean.

Artza Pilota Elkarteko ume eta gaztetxoek honako txapelketetan parte hartzen dute: Eskuz Banakako Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan, Eskuz Binakako Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan, Kluben arteko Bizkaiko Txapelketa (eskuz banaka, eskuz binaka eta palan, gomazko pilotagaz), Trinketeko Bizkaiko Txa- pelketan, Cup Bizkaia Txapelketan (eskuz binaka eta palan, gomazko pilotagaz), Herriarteko Txapelketan, esku pilotako Open Bizkaian eta Cafe Baque Txapelketan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.