Asteburuan ekingo diete arraun talde gehienek liga txapelketei
Lea-Artibai eta Busturialdeko traineru gehienek asteburuan hasiko dituzte euren liga txapelketak. Nesken Gipuzkoako Ligan, KAE1ean eta KAE2 ligan aritu behar direnak, hain zuzen.Lea-Artibai Cikautxoko neskek Gipuzkoako ligakoa Deuston hasiko dute; Isun...
Lea-Artibai Cikautxoko neskek Gipuzkoako ligakoa Deuston hasiko dute; Isuntza Arraun Elkarteak KAE1ekoa Santurtzin, eta azkenik, Mutriku Arraun Taldeak, Elantxobek eta Bermeoko Arraun Elkarteak Erandion hasiko dute KAE2 liga.
Lea-Artibai Cikautxoko neskek bihar hasiko dute liga, 11:30ean. II. Bilboko Emakumeen Ikurrina edukiko dute jokoan, Nerbioi ibaian. Mutiletan, Lekittarra-k Santurtzin hasiko du liga, domekan, 12:00etan, eta bertako 38. ikurrina irabaziko du garaileak. KAE2 ligan arituko diren Mutriku Arraun Taldeak, Elantxobek eta Bermeoko Arraun Elkarteak ere egun eta ordu berean jokatuko dute Erandion.
Talde bakoitzak helburu ezberdinak izango ditu asteburuan hasiko diren ligetan. Neskentzat lehen aldia izango da ligan parte hartzen dutena, eta Isuntza Arraun Elkarteak goiko postuengatik borroka egitea du helburu. Asteburuan hasi eta uda osoan luzatuko dira traineru estropadak. KAE1 liga Deuston amaituko da abuztuaren 20an, eta KAE2, berriz, abuztuaren 26an Colindresen (Kantabria). Emakumeen Gipuzkoako Liga abuztuaren 27an amaituko da oraindik zehazteke dagoen lekuan.
Gipuzkoako Ligan ariko diren traineruek Euskotren Ligara sailkatzeko estropadak jokatuko dituzte uztailaren 8an Orion eta uztailaren 9an Donostian. Lehen lau denborarik onenak egiten dituztenek lortuko dute sailkapena.