Lekeitioko enkajera eta bolilleren lanak ikusgai egongo dira asteburuan
Lekeitioko enkajera eta bolillera taldeak urteetan egin dituen lan paregabeak miresteko aukera egongo da ekainaren 18ra arte Barandiaran aretoan. Taldeak aurten 13 urte betetzen dituela eta, urteurrena ospatzeko, erakusketa bat antolatu dute.Artelanak ...
Artelanak balioesteko aukera izateagaz gain, Lekeitioko enkajera eta bolilleren lana bertatik bertara ezagutzeko parada ere egongo da asteburuan. Taldeko kideek azaldu dutenez, lanean ariko dira Barandiaran aretoan bertan.
Atzo arratsaldean zabaldu zuten erakusketaren ordutegia hurrengoa izango da: Gaur, 16:30etik 20:00etara; bihar, 11:00etatik 14:00etara, eta domekan, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.