Martxan dago Ondarroako Andra Mari jaietako kartel lehiaketa
Eguaztenean batu zen 2017ko Andra Mari jaiak antolatzeko batzordea, eta martxan jarri zuten herriko jaiak iragartzeko kartel lehiaketa.Lanak edozein teknikagaz eginak izan daitezke, A-3 neurrian eta euskarri gogorrean edo paperean aurkeztu behar dira....
Lanak edozein teknikagaz eginak izan daitezke, A-3 neurrian eta euskarri gogorrean edo paperean aurkeztu behar dira. Gaia librea izango da, eta edozeinek parte hartu dezake. Lanak uztailaren 12ko 14:00etara arte aurkez daitezke.
Irabazle bakarra edukiko du lehiaketak, eta 500 euroko saria eramango du, bere lana jaietako egitarau ofizialean argitaratzeaz gain. Saritua nor den Ondarroako Udalak izendatutako epaimahaiak aukeratuko du, baina lanek kalitate nahikorik edukiko ez balukete, epaimahaikideek ez luke saririk emango.
Lehiaketara aurkeztu beharreko kartelek honako testua izan beharko dute idatzita: 2017ko Ondarroako Jaiak, Andra Maixak (letra txikiagoagaz) eta Abuztuaren 11tik 17ra (letra txikiagoagaz).
Lanak udal erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, eta bestela postaz bidali udaletxera, Jaietako Kartel Lehiaketa gutunazalean idatzita. Lan guztiak gutunazal itxi batean aurkeztu beharko dira, eta beste gutunazal batean egilearen datu guztiak.
Sarituak izaten ez diren lanak abuztuaren 7ko 14:00ak baino lehenago jaso ahal izango dira udaletxean bertan.