Ontzi bat hondoratu da kirol portuan

Ondarroako kirol portuan zegoen Mariñela izeneko motordun txalupa txikia hondoratu egin zen atzo. Goizean izan zen gertaera, Arraun Elkartearen aurrealdean. Ondarroako portuko langileek buiekin atera zuten ontzia ur azalera, eta arlanpa parean laga zu...

Ondarroako kirol portuan zegoen Mariñela izeneko motordun txalupa txikia hondoratu egin zen atzo. Goizean izan zen gertaera, Arraun Elkartearen aurrealdean. Ondarroako portuko langileek buiekin atera zuten ontzia ur azalera, eta arlanpa parean laga zuten gero, lotuta.