Udal Musika Eskolak ikasturte amaierako kontzertua dakar
ONDARROA // Ikasturte amaierako ohiko kontzertua eskainiko dute gaur Unanue Udal Musika Eskolako kideek 19:00etan, herriko frontoian. Ikasturtean ikasle eta irakasle izan direnek eskainiko dute kontzertua, eta musika eskolatik herritarrak bertara joate...
ONDARROA // Ikasturte amaierako ohiko kontzertua eskainiko dute gaur Unanue Udal Musika Eskolako kideek 19:00etan, herriko frontoian. Ikasturtean ikasle eta irakasle izan direnek eskainiko dute kontzertua, eta musika eskolatik herritarrak bertara joateko gonbidapena luzatu nahi izan dute. «Ikuskizun bikaina» izango dela azpimarratu dute, «musika bizi, gozatu eta sentitzeko».