Ondarrutarrak urteetan eskuz egindako Ontzi espirituala izeneko ontzia ureratu du gaur [ekainak 17], Ondarroan. Berak eskuz egindako ontzi bat edukitzea “beti eduki izan duen ametsa” izan dela esan du. Trontxoren alabak Bizkaiko txakolinagaz bataiatu eta gero uretaratu dute, herritarren txalo artean.
Ondarrutarrak bere jai egunetan, zapatu-domeketan egin duela ontzia kontatu du. “Ezin da zenbatu zenbat denbora behar izan dudan; urteak behar izan ditut. Bederatzi negu zehatz esateko”. Urritik apirilera arte egiten zuen, eta udan jai hartzen zuen.
Lehen ere ontzi bat eduki zuela-eta beti berak egindako bat eduki nahi izan duela aitortu du. “Arotza naiz, eta ahalik eta teknika onenak erabiltzen saiatu naiz. Azken finean, biharko egunean tailerrik eta lanik ez dudanez edukiko, orain eskura ditudan baliabideak topera erabiltzen saiatu naiz”.
Ontzia lehengo erara egingo balu, beti zaintzen egon beharko lukeela argitu du. “Hori beti izaten da arazoa. Hori saihesteko, hiru laminatan egin dut”. Zedro kanadarra erabiliz, ontziaren barruko aldea kurutzetan laminatu du. “Kanpotik ondo ikusteko modura ipini dut”. Saihetsak egiteko, ostera, artaziak erabili dituela azaldu du. “Gero beste egur exotiko batzuk ere erabili ditut. Lagun batek teka egurra zeukan, eta harekin tratua egin nuen: nik lan batzuk egin nizkion eta berak egurra eman zidan”.
Tostak, “bereziak”. Ontziak Mutrikuren zati bat ere badaukala esan du Trontxok. “Mutrikuko eliza berriztatu genuenean, han soberan geratu zen materiala hartu eta ontziko hiru tostak egin nituen”.
Ontziaren izena. “1923. urtean nere aitonarentzako egindako ontziak zeukan izena hartu dut. Ontzi harek 4.600 peseta inguru balio izan zituen; 11,60 metro inguru zituen ontzi harek”. Diseinatu zuen egunetik, aitonarentzako egindako ontzi harek zeukan izena jarriko ziola argi zeukan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.