Hiru eta huts menderatu zuten zapatuan [ekainak 17] Zumaia, Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan jokatu zen finalean. Zapatuko garaipenarekin, bosgarren aldiz jarraian lortu dute mutrikuarrek Gipuzkoako herriarteko txapela janztea.
2011. eta 2012. urteetan txapeldunorde izan ostean, 2013tik aurrerako herriarteko guztien txapelak Mutrikun daude.
Kadete, gazte eta senior mailetan
mutrikuarrak izan ziren nagusi zapatuan. Arrillaga eta Mendizabal kadeteek 30-16 irabazi zuten euren partidua, Mendizabal eta Manzisidor gazteek 35-13 menderatu zituzten zumaiarrak, txapela mutrikuarrentzat izango zela baieztatuz, eta hirugarren eta azken partiduan eguneko garaipen estuena lortu zuen Manzisidor eta Andonegik osatutako bikoteak, 35-31ko emaitzagaz.
Herriarteko txapelketako finala jokatu zuten sei zestalari mutrikuarrak.
Mutrikuko banakakoa. Mutrikuko Danok Bat taldeak herrian bertan antolatutako kadete mailako finala ere jokatu zen asteburuan. Alain Basterretxeak 25 eta 18 hartu zuen mendean Erlantz Urreisti.
Urreisti eta Basterretxea, Mutrikuko finala amaitu ostean.