Zapatuan Bilboko Mallona auzoan egin zen tiraldian ezin izan zuten Goiherri B menderatu, eta beraz, ezin izan zuten sailkapenean zegoen puntu bakarreko aldea murriztu.
Aurkari zuzena zen Goiherri B taldea oso gogor aritu zen hasiera hasieratik, eta saiatu ziren arren, mutrikuarrak ez ziren gai izan erandiotarrak mendean hartzeko. Azkenean, Goiherri B izan da lur gaineko 640 kiloko txapelketan hirugarren postua lortu duena, eta laugarren lekua, Mutriku Sokatira Taldearentzat. Mutrikuko tiralarien esanetan, “euren esku zegoen guztia” egin zuten, baina Goiherri B gehiago izan zen. 640 kiloko txapelketa Goiherri Arentzat izan zen, 21 puntugaz, eta Gaztedi A izan zen azpitxapelduna 18 puntugaz. Goiherri B-k bi puntu eta erdiko aldea sartu zion azken sailkapenean Mutriku Sokatira Taldeari.
Mutrikuko tiratzaileak, lur gaineko txapelketan.
Uztailaren 1ean hasiko da lur gaineko 600 kiloko txapelketa, eta beste hiru asteburu iraungo ditu. Lehenengoa, Algortan jokatuko da, bigarrena, Erandion, uztailaren 8an, eta hirugarrena eta finala izango dena berriz Bilboko Zorrotza auzoan, uztailaren 15ean.