Lehiaketan sei lagunek parte hartu dutela esan dute epaimahaiko eta Markina-Xemeingo Udaleko kideek. Guztira, baina,
hamar lan aurkeztu dituzte. Eta horien guztien artean
Lexuri Doyague Loiti arrasatearraren
Ez galdu pintza izenburua daukan kartela izan da irabazlea.
Epaimahaia ondokoek osatu dute: Tere Bringas eta Aintzene Gandiaga (Uhagon kulturgunea), eta Gorka Fundazuri, Aitor Odiaga eta Joseba Iraolagoitia udal ordezkariak. Euren esanetan, kartel irabazlea “aho batez” aukeratu zuten.

Doyague, epaimahaiko kideekin: Aintzane Gandiaga, Tere Bringas, Doyague eta Odiaga.
Doyaguek
pintza bategaz irudikatu du Alarabi Markina-Xemeingo Karmen Jaietako protagonista. “Gaur egun dena digitalean egiten da, eta ni ikastolan umeekin eskulanak egiten eta ibiltzen naizenez, hortik sortu zitzaidan ideia”. Dena dela, Doyaguek kartel lehiaketa gehiagotan ere parte hartu izan du, eta irabazi dituen azkenetan pintza erabilita egin ditu kartelak.
Epaimahaiaren berbak. “Doyaguek irudiagaz jokatzeko eduki duen modua, bere sormena, koloreak, mugimendua eta Karmen jaiekiko identifikazioa baloratu ditugu”.
Kontrazala (bigarren saria). Bestalde, jaietako programa iragartzeko kontrazaleko irudia Nerea Unanua Otxoantesanak eta Mikel Unamunzaga Gandiaga markina-xemeindarrek egindakoa da:
Jaia ezpainetan. “Unanuaren eta Unamunzagaren
sormena eta originaltasuna baloratu ditugu”.
Sariak. Doyaguek 300 euroko saria jaso du, eta diru hori bere bikoteagaz batera Nepalera egingo duen bidaian inbertitu duela esan du.