Mutrikuko Berdel Eguneko boluntarioek bazkaria egin dute
50 bat lagun batu ziren zapatuan [ekainak 17] San Juan jatetxean egin zuten bazkarian. Berdel Egunaren zutabe garrantzitsuena laguntzaileek osatzen dute, eta euren lan gogorra eta dedikazioa eskertzeko modua izan zen zapatuko bazkaria.
Bazkaria udalak eskaini du aurten arte, baina oraingoan, boluntarioen lana eskertzeko, herriko hainbat tabernek ere diruz laguntzea erabaki dute, eta guztien artean antolatu zuten zapatuko bazkaria.
Mutrikuko Udalak eskerrak eman nahi izan zizkien Berdel Eguna antolatzeko hainbeste lan egiten duten herritarrei, eta baita ere guztia aurrera ateratzen lagundu duten tabernariei.