Ryan Bailie eta Ashleigh Gentle australiarrek irabazi dute Lekeitioko triatloia
Garaipena lortzeaz gain, podiumeko gainerako postuak ere australiarrentzat izan dira. Haritz Garate lekeitiarrak sailkapen orokorreko seigarren postua bereganatu duAustraliarrek irabazi dute Lekeitioko 25. Triatloi Esprinta, Ryan Bailiek gizonezkoetan ...
Garaipena lortzeaz gain, podiumeko gainerako postuak ere australiarrentzat izan dira. Haritz Garate lekeitiarrak sailkapen orokorreko seigarren postua bereganatu du
Australiarrek irabazi dute Lekeitioko 25. Triatloi Esprinta, Ryan Bailiek gizonezkoetan eta Ashleigh Gentlek emakumezkoetan.Bailiek 00:59.45eko denboran burutu zuen ibilbidea. Gizonezkoen podiuma Kenjy Nenner-ek (01:00:18) eta Martin Idalgo Muller Valenzuelak (01:02:49) osatu zuten. Bailiek hirugarrenez irabazi du Lekeitioko triatloia, 2014an eta 2013an ere garailea izan baitzen.
Gentlek 01:05:52ko denbora behar izan zuen. Emakumezkoetan bigarren eta hirugarren postua Tamsyn Moana-Veakek (01:08:55) eta Renee Tomlinek (01:10:18) australiarrek lortu zuten, hurrenez hurren.
Lekeitiarren artean, kategoria absolutuan Mireia Arrillaga (01:13:51) eta Haritz Garate (01:04:00) izan ziren lehenak helmugaratzen. Sailkapen orokorrean 8. postua lortu zuen Arrillagak eta 6. postua Garatek.
Bestetik, Asier Astigarraga Olaizola eta Arantza Burgoa Agirregomezkorta Ondarroako Koaxiko kideek ere sariak eskuratu zituzten. Astigarragak beteranoen 1 mailan hirugarren postua lortu zuen, eta Burgoak beteranoen 2 mailan, lehenengoa.
Taldekakoan, Garraitzek bigarren postua eskuratu zuen, bai mutiletan bai eta nesketan ere.
Oro har, aurtengo triatloiak berezitasunik ere eduki zuen. Izan ere, 25 urtez triatloia antolatzen ibili diren Garraitz kirol taldeko Luis Aretxabaleta eta haren emazte Josune Astoreka ere omendu zituzten; Garraitzeko kide bakoitzak larrosa bana eman zien Artexabaletari eta Astorekari, egindako lan guztia eskertzeko.