Kadete eta 19 urtez azpiko kategorietako Euskadiko Kluben Txapelketak jokatu zituzten
zapatuan Durangoko atletismo-pistan.
Lekeitioko taldeak urte askoren ostean, bi kategorietara talde bana aurkeztea lortu du aurten: “Oso pozik gaude; emaitza onak lortu ditugu. Aurten gazte asko hasi dira, eta kadeteetan jende asko daukagu”.
Kadeteen artean, esaterako,
Irati Iriondok 12.81-ko marka egin zuen,?Espainiako Txapelketareako sailkapena lortuz. Aaltura jauzian
Izaro Jaiok 1,45m-ko marka lortu zuen.”Oso ondo lehiatu zen; asko hobetu da ikasturtean zehar”.
Halaber, minutu bat eta 53 segundoko marka lortu zuen
Maitane Lakak 600 metroko lisotan. “Oso ondo aritu zen, urtean zehar 10 segundo baino gehiagotan hobetu du bere marka”.
Erreleboen Euskadiko Txapelketa ere izan zen, eta Tximistakoak
hirugarren sailkatu ziren erreleboen 4×300 m-ko proban.

Erreleboen 4×300 m-ko proban hirugarren sailkatu ziren.
Argazkia: Tximista Atletismo Taldea.
Bestalde, domekan Espainiako Txapelketa lehiatzeko gutxieneko markak lortzeko proban (PLP) parte hartu zuen Tximistako
Mikel Dolaragak. 200 metroko proban 23 segundo eta 90 ehuneneko marka eginda Espainiako Junior Txapelketara sailkatzea lortu zuen. Aipatu txapelketa uztailaren 8 eta 9an lehiatuko dute
Granollersen (Bartzelona, Herrialde Katalanak).
Zapatuan bakarkakoa. Lekeitioko taldeko atletek zapatu honetan [ekainak 24]
Gasteizen dute hitzordua. Izan ere, Euskadiko Kadeteen Bakarkako Txapelketa jokatuko dute bertan.
Bestalde, egun berean,
Aiora Agirregomezkortak Gazte Mailako Espainiako Txapelketa lehiatuko du Madrilen. 2.000 metroko oztopo proban parte hartuko du, 21:00etatik aurrera.